1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1238/2018 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Gregorio Garralda Galarza izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru, merezimendu-lehiaketa egin ondoren.
Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere lanpostu horien deialdi publikoa egin arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 31ko 705E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bitarte baterako bete zedin Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko burutza, Nafarroako Ospitalegunean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren irailaren 25eko 1656E/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien zerrenda.
Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak proposatu du deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia burutza bitarte baterako betetzeko.
Kontuan izanik aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, bidezko da Gregorio Garralda Galarza izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Gregorio Garralda Galarza izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.
2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hasi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko azaroaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1813466