219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

52C/2018 EBAZPENA, urriaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Aranguren Ibarreko Udaleko lan kontratudun langileentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Aranguren Ibarreko Udaleko lan kontratudun langileentzako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101525012018), erregistro honetan 2017ko azaroaren 3an sartu zena, udalaren eta sindikatuen ordezkariek 2017ko martxoaren 23an sinatu zutena, eta 2018ko irailaren 18an zuzendu zena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak, eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Araunguren Ibarreko Udaleko lan kontratudun langileen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812517