219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

51C/2018 EBAZPENA, urriaren 8koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Garesko Udalaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duen.

Aztertu da Garesko Udalaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101512012018), erregistro honetan sartu zena 2017ko ekainaren 14an, udal ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2016ko irailaren 2an, eta 2018ko irailaren 11n zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Garesko Udalaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812488