219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

50C/2018 EBAZPENA, urriaren 8koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Viscofán SA enpresaren Berdintasun Planari buruzko akordioaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Viscofán SA enpresaren Berdintasun Planari buruzko akordioa aztertu da (kode zenbakia: 31100082112018), erregistro honetan 2018ko irailaren 12an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2016eko abuztuaren 30ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.f) artikulua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Viscofán SA enpresaren Berdintasun Planari buruzko akordioa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812327