219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

49C/2018 EBAZPENA, urriaren 8koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Viscofán SA enpresaren Casedako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Viscofán SA enpresaren Casedako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007711011982), erregistro honetan 2018ko abuztuaren 22an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko ekainaren 28an, eta 2018ko irailaren 10ean zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Viscofán SA enpresaren hitzarmen kolektiboa Casedako lantegirako(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812326