219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariaren ebazpena, Ebroko urtegia erregulatzeko 2018ko kanona onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2018ko martxoaren 22ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2018ko apirilaren 20an, Ebroko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2018ko maiatzaren 30 eta 25ean eta ekainaren 12, 19 eta 15ean, Zaragozako, Errioxako, Burgosko, Nafarroako, Arabako eta Kantabriako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegia erregulatzeko 2018ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

Aipatutako jendaurreko epean, Iberdrola Generación SAUk erreklamazioa aurkeztu zuen, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Zuzendaritza Teknikoak haren gaineko txostena eman zuen.

Aurkeztutako erreklamazioa eta emandako txostena baloratu ondoren, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) xedatutakoa ikusirik eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek Ebroko urtegia erregulatzeko 2018ko kanona onesteko ebazpena eman du; hauxe da xedapen zatian erabakitakoa:

“–Iberdrola Generación SAUk aurkeztutako erreklamazioa partzialki ontzat hartu, eta Ebroko urtegia erregulatzeko 2018ko kanona, espediente honen xedea, alegia, onestea, ondotik ematen diren balio berri hauekin, aurrekoak berrikusi ondoren:

Ureztalurrak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa dutenak

1,19497480 euro hektareako

Ureztalurrak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa dutenak

5,97487399 euro hektareako

Urtegia eraiki aurrekoa, Aragoi ibaia isurtzen den tokitik ibaian gora

0,00061500 euro/kWh

Urtegia eraiki ondokoa, Aragoi ibaia isurtzen den tokitik ibaian gora

0,00122999 euro/kWh

Urtegia eraiki aurrekoa, Aragoi ibaia isurtzen den tokitik ibaian behera

0,00074686 euro/kWh

Urtegia eraiki ondokoa, Aragoi ibaia isurtzen den tokitik ibaian behera

0,00149372 euro/kWh

Hornidura, urtegia eraiki aurrekoa

0,00074686 euro/m³

Hornidura, urtegia eraiki ondokoa

0,00373430 euro/m³

Kontsumitu gabe industrian erabiltzeko

0,00037343 euro/m³

Kontsumituz industrian erabiltzeko

0,00373430 euro/m³

–Ebazpen hau Arabako, Burgosko, Kantabriako, Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitara ematea.

–Ebazpen hau jakinaraztea erreklamazio egileari, haren aurka aurkez ditzakeen errekurtsoen berri emanez.

–Erakunde honen Zuzendaritza Teknikora eta Ekonomia Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.”

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2018ko urriaren 9an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1812500