219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-577

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea.

Xedea: Pikatua/Abodiko ipar-eskiko zentroko hondakin-urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Otsagabia (Nafarroa).

Isurketaren bolumena 360 m³-koa da urtean, eta honela tratatzen da: 3na m³-ko bi hobi septiko, 1,5 m³-ko gantz-bereizgailua eta 6 m³-ko legar-iragazki biologikoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko irailaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1812298