219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-364

Hormigones Beriain SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Hormigones Beriain SA.

Xedea: hormigoi freskoa egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Errekalde erreka-zuloa (Elortz ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Beriain (Nafarroa).

Hormigoi lantegiko euri-uren jarioak 600 m³ inguruko bolumena du urtean, eta bost dekantazio-putzurekin egindako sistema batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko irailaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1812194