219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-51

2018ko ekainaren 4an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrek uko egin diotelako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidea Handitzeko Arga 22-III sektorearen Ureztatzaileen Elkartean sartu delako.

Eskatzaileak: Jesús María Ausejo Aguirre, María Pilar Iturralde Echarri, José Luis Martínez Fernández, Clemente Martínez Ciriza M.ª Teresa Martínez Ciriza, Joaquín Martínez Ciriza eta Francisco Javier Martínez Ciriza.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat azkentzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Faltzes (Nafarroa).

Emari etengabea kontsumo handieneko hilabetean (uztaila): 13 l/s.

Eremu ureztagarria (hektareak): 18,1 ha, horietatik 9,93 Martínez Ciriza senideenak (M.ª Teresa, Joaquín, Francisco Javier eta Clemente) eta José Luis Martínez Fernándezenak dira, eta gainerako 8,17 hekatareak Jesús María Ausejo Aguirrerenak eta María Pilar Iturralde Exarrirenak.

Bolumena (m³/ha): 8518,7.

Eskubidearen titulua: Ministerioaren ebazpena, 1953ko abenduaren 17koa; Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 2006ko martxoaren 2koa, transferentziaren behin-behineko inskripzioa onesten duena, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 8koa, transferentziaren behin-behineko inskripzioa behin betiko egiten duena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 46. liburua, 42. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko irailaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1812087