219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena zabor bilketa zerbitzuaren tasen aldaketari

Mankomunitate honen Juntak, 2018ko azaroaren 12an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2019. urterako, Hiri-hondakin solidoak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onestea.

Tasa hauek zabor bilketa zerbitzuari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa kenduta dago.

Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek edo interes legitimoa dutenek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, enura eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen idazkaritzan.

Udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesdunen eskura izanen da.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Etxalarren, 2018ko azaroaren 12an.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1813473