219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an, 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da hasierako onespenean zegoen horretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

• 25.000,00 euroko kreditu berezia sortzea 4540-61900 aurrekontu aplikazioan, Ibaira jaisteko bidea konpontzea, honen kontura finantzatua:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 25.000,00 euro.

Guztira: 25.000,00 euro.

Zudairin, 2018ko urriaren 27an.–Kontzejuko burua, Alberto Pablo Lazcano Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1813157