219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2018ko irailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2/2018 espedientean jasotako aurrekontu-aldaketa; espediente hori 2018ko irailaren 27an egin bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez aldatu zen. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 1ean, baita Udaleko iragarki-taulan ere. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 316.101,91 euro.

Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 750,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 77.780,00 euro.

Gastuak, guztira: 394.631,91 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua.–Zenbatekoa: 25.200,60 euro.

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 358.540,31 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 386.740,91 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 10.891,00 euro.

Gastuak, guztira: 10.891,00 euro.

Guztira, 394.631,91 euro.

Villatuertan, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1812827