219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

5-7/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an, 5-7/2018 aurrekontu-aldaketen hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbilduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

5/2018 AURREKONTU-ALDAKETA. KREDITU-GEHIGARRIA

DIRU-SARRERAK:

1.39900 partida: “Beste diru-sarrera batzuk”. Zenbatekoa: 1.199,52 euro.

Beheititzea, 1.1533 60000 partida: “Inbertsioak lursailetan (135-1 lurzatia erostea)”. Zenbatekoa: 4.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.199,52 euro.

GASTUAK:

1.9120.10000 partida: “Udalkideen ordainsariak”. Zenbatekoa: 5.199,52 euro.

Gastuak, guztira: 5.199,52 euro.

6/2018 AURREKONTU-ALDAKETA. KREDITU-GEHIGARRIA

DIRU-SARRERAK:

“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 1.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.200,00 euro.

GASTUAK:

1.2311.46300 partida: “Transferentzia Oinarrizko Gizarte Zerbitzura”. Zenbatekoa: 1.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.200,00 euro.

7/2018 AURREKONTU-ALDAKETA. KREDITU-GEHIGARRIA

DIRU-SARRERAK:

1.11500 partida: “Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga”. Zenbatekoa: 931,68 euro.

1.42000 partida: “Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzea (Toki Ogasunen funtsa)”. Zenbatekoa: 3.121,57 euro.

“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 8.702,53 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 12.755,78 euro.

GASTUAK:

1.1532.46300 partida: “Jurramendiko Mankomunitatea (ordainketa plana)”. Zenbatekoa: 12.755,78 euro.

Gastuak, guztira: 12.755,78 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

A. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Torres del Rion, 2018ko urriaren 18an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1812495