219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Egoitza elektronikoa sortzea

Tebas-Muru Artederreta Udaleko alkateak, 2018ko urriaren 8an, 79/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak Administrazio Publikoei ezarritako legezko betebeharrak ikusirik, eta herritarrek Tebas-Muru Artederretako Udalarekin komunikatzeko sistema telematiko bat izateko xedez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluan ezarritakoarekin bat, legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udaleko egoitza elektronikoa sortzea http://tiebas-muruarte.sedelectronica.es helbide elektronikoan. Tebas-Muru Artederretako Udala da interneteko domeinuaren jabea, bai eta haren titularra ere.

Bigarrena.–Ohartaraztea Tebas-Muru Artederretako Udalaren egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Tebas-Muru Artederretako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Laugarrena.–Tebas-Muru Artederretako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tebas-Muru Artederretan, 2018ko urriaren 22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1812625