219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

44C/2018 EBAZPENA, irailaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iraizozko Lácteos Goshua SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iraizozko Lácteos Goshua SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100572012014) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko uztailaren 26an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko ekainaren 15ean eta zuzendua 2018ko abuztuaren 13an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko irailaren 14an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iraizozko Lácteos Goshua SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812225