219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an, 3/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 3/2018 aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Goititzea diru-sarreren aurrekontuan.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Diru-laguntza, abeltzaintzako azpiegiturak 2018

14.322,29 euro

Diruzaintzako gerakina

14.135,07 euro

Goititzea gastuen aurrekontuan.

PARTIDA

ZENBATEKOA

Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzea 2018

28.457,36 euro

Jaitzen, 2018ko urriaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1813150