219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

Aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udal honek, 2018ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, aurrekontu-aldaketak onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onesten duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean jasotako obrak egiteko partidak aurreikusteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta 270/1998 Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zaren, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L1812826