219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, Martzillako Udalaren Vicente Fontán Musika Patronatua erakunde autonomoaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

Aurrekontu-aplikazioa: 1-3261-62200, “Entsegu gelaren egokitze akustikoa”: 8.500,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.500,00 euro.

Martzillan, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1812684