219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Laburpena, garapenerako lankidetza proiektuetarako laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 420442.

1.–Xedea.

GKEei laguntza ekonomikoa ematea Hirugarren Munduko herrialdeekin lankidetza proiektuak egin ditzaten eta, horiekin batera, Irurtzungo herritarrak sentsibilizatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak, jarrera eta jokabideen aldaketa ahalbidetzeko Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren aurrean.

2.–Onuradunak.

Diru-laguntza eskatzen ahalko dute irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eta elkartasunezko erakundeek, Nafarroako elkarteen erregistroan erregistraturik badaude eta Nafarroan egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra badute.

3.–Aurkezpena.

Proiektuak Irurtzungo Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, CD-R formatuan, deialdiaren laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun balioduneko epean, I. eranskineko eskabide ereduari jarraikiz.

Erakunde bakoitzak edo elkartasunezko erakunde bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahal du.

Irurtzunen, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1812833