219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Kudeaketa-esleipena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudea dezan

Uharteko Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean,

ERABAKI ZUEN:

1. Uharteko Udalak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko hitzarmena onestea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta horren hautaprobak deitu eta egiteko, Uharteko Udalak, behar izatean, kontratatzeko.

2. Alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Uharteko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Uharten, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1813404