219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia UNC-5 (Malongo errepidea) exekuzio unitateko eremuan. Jendaurreko bigarren aldia

Barillasko Udalak, 2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean berriz ere jartzea Hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua, Barillasko Udal Plan Orokorreko UNC-5 (Malongo errepidea) exekuzio unitateko eremuan.

Aipatu espedientea berriz ere jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1813159