219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa udal ordenantzetan, eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenen aplikazioa 2019rako. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019rako aldaketa udal ordainarazpen guztien ordenantza, tarifa eta igorpenetan; 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1813158