219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

261/2018 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua aldatzen duena; haren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak onesten dira, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren esparruan.

Europako Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 azken Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa onetsi zen.

Europako Batzordearen 809/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 48.2 artikuluko e) atalak ezartzen du laguntza eskaeren, ordainketa eskaeren edo onuradunek aurkeztu behar dituzten bestelako adierazpen guztien administrazio kontrolak eginen direla. Laguntza eskaeren administrazio kontrolen barnean egiaztatuko da, besteak beste, proposatutako kostuak neurrizkoak direla. Horretarako, ebaluazio sistema egoki bat erabiliko da, hala nola: erreferentziako kostuak, hainbat eskaintzaren arteko alderaketa edo ebaluazio batzordea.

Diruz laguntzen ahal diren 5.000 eurora arteko eragiketen kasuan, aurrekontu proiektu bat erabiltzen ahal da kostuak neurrizkoak direla egiaztatzeko; proiektu hori kudeaketa agintaritzak ex ante adostua izanen da.

Neurria behar bezala kudeatzeko eta Europar Batasuneko araudian ezarritakoarekin bat egin dezan, ulertzen da aldaketa batzuk sartu behar direla arauan. Zehazki, laguntza eman aurreko kontrolei dagokienez, proposatutako kostuak neurrizkoak direla behar bezala egiaztatu beharko da.

Proposatutako foru aginduaren aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak. Horregatik, bidezkoa da urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako eta Europar Batasuneko araudiaren eskakizunetara egokitzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Urriaren 20ko 98/2015 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.

1. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 8. artikuluaren 1. atala aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Laguntza honen esparruan, abere hazleen elkarteen antolaketa gastuak eta jarduerak antolatzeko eta egiteko kostuak laguntzen ahalko dira diruz, II. eranskinean zehaztutako moduan”.

2. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 10. artikuluaren 3. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“3. Kostuak neurrizkoak direla egiaztatuko da laguntza eskaeren administrazio kontroletan, eta egiaztapen horiek ordainketa eskaeraren administrazio kontrolen eta lurzoruaren gaineko kontrolen osagarri izanen dira, hala badagokio. Laguntza honetako kostuak neurrizkoak diren ebaluatzeko, erreferentziako kostuak edo moduluak aplikatuko dira”.

3. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 10. artikuluan 4. eta 5. puntuak ezabatzen dira.

4. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskineko 13. artikuluaren 1. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Elkarteei kudeaketa gastuak partez estaltzeko ematen zaien laguntza ordainketa bakar batean pagatuko da, abeltzain elkarteek frogatu ondoren liburu genealogikoak kudeatzeko beharrezko jarduera eta arraza hobetu eta kontserbatzeko planak egin dituztela (jardueraren adierazleen arabera neurtuko da). Egiaztatuko da laguntza emateko baldintzak betetzen direla elkarte bakoitzari dagokiona ordaindu baino lehen, eta kostuak bat datozela II. eranskinean jasotako erreferentziako kostuekin”.

5. II. eranskina gehitzen zaio urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduari, zeinaren bidez laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen baitira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.

Xedapen iragankor bakarra.–2018ko laguntzen deialdian aplikatzea.

Apirilaren 4ko 470/2018 Ebazpenaren arabera izapidetutako espedienteetan, ordainketa eskaeren administrazio kontrolen fasean eginen da kostuak neurrizkoak direla ikusteko egiaztapena, bat etorriz foru agindu honetan ezarritakoarekin.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

II. ERANSKINA

Erreferentziako kostuak

Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren 8. artikuluan jasota dauden eta diruz laguntzen ahal diren gastuentzako erreferentziako kostuak; ezin izanen da erreferentziako zenbatekotik gorako laguntzarik eman.

1.–Langileriaren gastu zuzenak, ondoko kontzeptuak batuz kalkulatuko direnak:

Soldaten kostua

Idazkari exekutiboa

40.000 euro diruz laguntzen ahal den ekitaldi bakoitzeko

Kontrolatzailea, kalifikatzailea edo baliokidea

24.000 euro, pertsonako eta diruz laguntzen ahal den ekitaldi bakoitzeko

Administraria

20.000 euro, pertsonako eta diruz laguntzen ahal den ekitaldi bakoitzeko

Enpresaren kargurako Gizarte Segurantza

Benetako ordainketa

Gastu orokorrak

Telefonoa

150 euro langileko

Posta eta paketeak bidaltzea

1.000 euro urtean

Lokalak amortizatzea edo alokatzea

10.000 euro urtean

Jarduera behar bezala gauzatzeko egin beharreko bidaia eta joan-etorrien gastuak

Kilometro-ordaina

0,30 euro/km

Ibilgailuen rentinga eta alokairua

10.000 euro urtean, ibilgailuko

Ostatu gastuak

66 euro eguneko

Eguneko dieta (bazkaria eta afaria)

38 euro

Dieta erdia

19 euro

Bidaiatzeko txartela

Turista tarifa

2.–Beste gastu zuzen batzuk, liburuaren mantentze-lanei eta arrazaren hobekuntza genetikoari eta hedapenari egotz dakizkiekeenak:

Zerbitzuak hirugarrenei kontratatzea

Teknikaria

30 euro/ordu

Kontrolatzailea

20 euro/ordu

Administraria

15 euro/ordu

Hirugarrenen lanbide zerbitzuak eta laguntza teknikoa

Teknikaria

30 euro/ordu

Kontrolatzailea

20 euro/ordu

Berariazko materialak erostea

Gehienez 5.000 euro urtean, edo 3 aurrekontu aurkeztea

Berariazko ekipoen konponketak eta mantentze lanak

Irakurgailuak konpontzea

200 euro

Informatika ekipo eta programen konponketak eta materiala

Gehienez laguntzaren %10

Material didaktikoen kostuak

Gehienez 1.000 euro urtean

Animalia identifikatzeko materiala, nahitaezko identifikazioa izan ezik Animaliak gobernatzeko materiala, laginak hartzea eta laborategietako analisiak, liburu genealogikoen ondorioetarako (inskripzioa, sailkapena eta filiazioen kontrola)

Genotipatuaren azterketa

10 euro

Esnearen azterketa

1 euro

Laginak hartzeko materiala

1 euro

Belarritakoak

0,5 euro

Azterketa genetikoak egitea arrazaz, edo hazitarako animalien eta eme ugaltzaileen liburu genealogikoak eta katalogoak editatu eta argitaratzea

Asoziazio genetikoaren azterketak

3.000 euro

Hazitarakoen katalogoaren argitalpena

2.000 euro

Ugalketarako abereen edo etorkizunean ugalketarako direnen balorazio genetikoekin lotura duten gastuak

Balorazio morfologikoa (kanpoko epaileak)

20 euro behi eta zaldientzat, 5 euro ardi, ahuntz eta txerrientzat

Genomika

50 euro

Azterketa egiteko zentroetara garraiatzearen gastuak

Kilometro ordaina

0,80 euro/km

Iragarkiaren kodea: F1812571