216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

869/2018 EBAZPENA, urriaren 26koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako lurralde estrategiaren 5-7 eta 10-3 azpiareetako udalerrien arteko hainbat muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta horien hobekuntza geometrikoa egiteko lanen espedienteak jendaurrean jartzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abenduaren 29an emandako 781/2017 Ebazpenaren bidez, Agoizko, Artzibarko, Longidako, Orotz-Beteluko, Ibargoitiko, Itzagaondoko, Lizoain-Arriasgoitiko, Eloko, Untzitibarko eta Urrotz-Hiriko udalerrietako muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanei hasiera ematea xedatu zen (2018ko 17. NAO, urtarrilaren 24koa).

Lan hauen xedea, lerro hauek egitea izan zen:

–Agoitz-Longida (kodea: 31019-31158-00).

–Artzibar-Lizoain-Arriasgoiti (kodea: 31028-31156-00).

–Artzibar-Longida (kodea: 31028-31158-00).

–Artzibar-Orotz-Betelu (kodea: 31028-31199-00).

–Ibargoiti-Itzagaondoa (1) (kodea: 31124-31132-01).

–Ibargoiti-Itzagaondoa (2) (kodea: 31124-31132-02).

–Ibargoiti-Elo (kodea: 31124-31172-00).

–Ibargoiti-Untzitibar (1) (kodea: 31124-31237-01).

–Ibargoiti-Untzitibar (2) (kodea: 31124-31237-02).

–Itzagaondoa-Lizoain-Arriasgoiti (kodea: 31132-31156-00).

–Itzagaondoa-Longida (kodea: 31132-31158-00).

–Itzagaondoa-Untzitibar (1) (kodea: 31132-31237-01).

–Itzagaondoa-Untzitibar (2) (kodea: 31132-31237-02).

–Itzagaondoa-Urrotz-Hiria (kodea: 31132-31243-00).

–Lizoain-Arriasgoiti-Longida (kodea: 31156-31158-00).

–Lizoain-Arriasgoiti-Urrotz-Hiria (kodea: 31156-31243-00).

–Longida-Urrotz-Hiria (kodea: 31158-31243-00).

–Elo-Untzitibar (kodea: 31172-31237-00).

Ebazpen horretan bertan, Toki Antolamendurako Zerbitzuaren esku utzi ziren “baterako akta osagarriak” formalizatzeko lan tekniko eta administratiboak, etorkizunean egun indarra dutenak gaurkotuko dituztenak. Orobat, ebazpen horretan, ukitutako udal guztiei eskatu zitzaien tokian tokiko udal batzordeak izendatzea, aipatutako lanak egiten lagundu eta berrets ditzaten.

Hauetako lerro batzuen lan teknikoa bukatu ostean, eta hauen “baterako akta osagarrien” zirriborroak egin ostean, bidezkoa da jendaurreko epe bat irekitzea tramite hauekin jarraitu aurretik eta administrazio publiko eskudunak lan hauek berretsi aurretik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraian adierazten diren udalerrien arteko muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta horien hobekuntza geometrikoa egiteko lanen espedienteak jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, lanen xedeari buruzko informazioa bildu edo ekarpenak egiteko:

–Artzibar-Orotz-Betelu (kodea: 31028-31199-00).

–Ibargoiti-Itzagaondoa (1) (kodea: 31124-31132-01).

–Ibargoiti-Itzagaondoa (2) (kodea: 31124-31132-02).

–Itzagaondoa-Urrotz-Hiria (kodea: 31132-31243-00).

–Lizoain-Arriasgoiti-Longida (kodea: 31156-31158-00).

–Longida-Urrotz-Hiria (kodea: 31158-31243-00).

Horretarako, espedienteak aztergai egonen dira Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian (Arrieta kalea 12, 3. solairua, Iruña) eta “Nafarroako Gobernu irekiaren” atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta igortzea Artzibar, Garaioa, Garralda, Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Longida, Orotz-Betelu, Untzitibar, Urraulbeiti eta Urrotz-Hiriko udaletara; Institutu Geografiko Nazionaleko Eskualdeko Zerbitzura eta Nafarroako Gobernuko unitate hauetara: Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzua; Garapen Ekonomikorako Departamentuko Kartografia Atala; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herri-lurren Atala; eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atala.

Iruñean, 2018ko urriaren 26an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1813216