216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 24an hartua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2018-2020ko Plana.

Nafarroako sektore ekologikoaren hazkunde iraunkorra finkatu eta sustatzeko, 2016. urtean unitate administratibo berri bat abiarazi zen ekoizpen ekologikoa sustatzeko, eta Nekazaritza Zerbitzuari atxiki zitzaion (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua, Nafarroako Gobernua).

Sustapen horri protokolo bat jartzeko, planteatzen da ekintza plan bat egitea ekoizpen ekologikorako, eta, horretarako, SME ORGANICS proiektua erabiltzea. Proiektu hori INTERREG EUROPE programaren bidez finantzatzen da eta xedea du sektore ekologikoan lan egiten duen enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna hobetzea.

Parte-hartze prozesu bat oinarritzat harturik, non esku hartu baitzuten ekoizpen ekologikoko ia esparru guztietako eragileek, 2017ko martxoan aurkeztu zen Nafarroako Sektore Ekologikoaren Egoerari buruzko Erregio mailako Diagnostikoa. Xedea zen sektorearen ikuspegi orokorra ematea, ekoizpen ekologikoa sustatzeko planaren lehen urrats gisa. Sektoreko eragileekin aztertu da planaren zirriborroa, hala erantzuteko Nafarroako sektore ekologikoa garatzeko lehentasun nagusiei.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak, txosten batean, adierazi du bete dela Nafarroako Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2018-2020ko Plana prestatzeko prozesua, honako fase hauekin: diagnostikoa, Nafarroako ekoizpen ekologikoa garatzeko eragileen parte-hartze publikoa, esperientziak trukatzea Europako beste eskualde batzuekin, eta ekoizpen ekologikoa sustatu behar duen unitate administratiboak –Nekazaritza Zerbitzuari atxikita dagoenak– plana bera diseinatzea eta idaztea.

Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2018-2020ko Plana jendaurrean egon da, nahitaezkoa baita, 2018ko irailaren 12tik 2018ko urriaren 3ra, biak barne. Jendaurreko epe hori iraganik, adierazi behar da ez dela iradokizunik jaso proposatutako sustapen planerako.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Gobernuari igortzea Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2018-2020ko Plana, onets dezan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2018-2020ko Plana onestea. Erabaki honen eranskin gisa gehitu da.

2. Agiriaren koordinazio izaera kontuan harturik, Administrazioko eta haren entitate instrumentaletako unitateek garatu beharreko programa eta jarduketei dagokienez, urtero eginen zaie jarraipena programa eta jarduketa horietarako identifikatutako adierazleei eta kuantifikazio ekonomikoari, Gobernuaren aurreikuspen ekonomikoetan sartu aurretik.

3. Erabaki hau eta eranskina igortzea Nekazaritza Zerbitzura (Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua).

4. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Parlamentura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Nafarroako Gobernuaren Gardentasunaren Atarian kontsulta daiteke onetsitako agiria, “Gobernuaren ekintza” atalean.

Iruñean, 2018ko urriaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko 2018-2020ko Plana (*).

Jaitsi beharreko fitxategia PDF formatuan dago.

(*) Artxiboak 52 Mb okupatzen du.

Iragarkiaren kodea: F1813098