216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2018ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8/2018 aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan. Kreditu-gehigarria da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Vianan, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1812540