216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2018ko abuztuaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoaren aldaketa.

Jendaurreko epean aurkezturiko alegazioak ebatzi dira. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2018ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Vianan, 2018ko urriaren 18an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

ERANSKINA

3-03 lanpostua. Familia-langilea (B motako gidabaimena, lanaldiaren %81,82). Mailako osagarria: %12. Lanpostukoa: %15.

Iragarkiaren kodea: L1812539