216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

MP1811 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2018ko urriaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean MP1811 aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Untzuen, 2018ko urriaren 18ean.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1812564