216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1013E/2018 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 54/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzak proposatu dute Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 54/2016 Foru Agindu hori aldatzea, Nafarroako Ospitaleguneko farmazia biltegiko gaien kontrolaz eta segimenduaz arduratuko den unitate bat sortzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak ezartzen du erakunde autonomoko atal eta unitateak Osasun Departamentuko titularrak ezarriko dituela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 54/2016 Foru Agindua, Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezarri zuena osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Bat.–44. artikulua aldatzen da, e) letra eransten baitzaio, testu hau duena:

“e) Farmaziako Biltegi Unitatea”.

Bi.–69. artikulua eransten da, testu hau duena:

“69. artikulua. Farmaziako Biltegi Unitatearen eginkizunak.

Farmaziako Biltegi Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Parametroak kontrolatzea.

b) Inbentarioak kontrolatzea.

c) Farmaziako biltegiak antolatu eta kudeatzea.

d) Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak eta Farmazia Zerbitzuko buruak, nork bere jarduketa-esparruaren barruan, berariaz agintzen dizkiotenak.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko urriaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1813237