216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Larraungo Udalerrian ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Larraungo Udalbatzak hasiera batez onetsi zuen, 2018ko irailaren 11ko Osoko Bilkuran, Larraungo Udalerrian ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, hasiera batez onartutako ordenantza Larraungo iragarki taulan ikusgai jarriko da.

Larraunen, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1811963