216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

3/2018 eta 4/2018 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 3/2018 eta 4/2018 espedientea, kreditu berezia gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Donezteben, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1813384