216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa UC-13 unitatean. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, Alkatetzak 2018ko urriaren 30ean eman 196/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Doneztebeko Udal Planeko UC-13 unitatean, López Zubikoa Asociados SLP arkitektoek idatzitako dokumentazioarekin bat. Miguel María Iribarren Irisarrik sustatu du azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Donezteben, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1813242