216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2097/2018 EBAZPENA, urriaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 29an hartu zuen erabaki baten bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluaren 2018ko urriaren 29ko Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

“Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, hala dagokionean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak ere bai, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez, zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak eman zuen 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen du. Hain zuzen, 2018ko otsailaren 19an argitaratu zen azkenekoa, errektoreak 2018ko urtarrilaren 30ean eman zuen 152/2018 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuak entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2018ko urriaren 29an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari hartzea proposatu dion

ERABAKIA

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoan egiteko aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den txostenean daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko urriaren 29an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2018. URTEKO EKITALDIA

A.–Lanpostuen aldaketa.

A.1.–Lanpostuaren izen aldaketa.

IDAZKARITZA NAGUSIA /-/ IDAZKARITZA TEKNIKOA /-

LANPOSTU ZK.

HASIERAKO IZENDAPENA

AZKENEKO IZENDAPENA

41

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa)

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa) - Datuak Babesteko ordezkaria.

Justifikazioa: Datuak Babesteko Arautegi Orokorrak 37. artikuluan ezartzen du nahitaezkoa dela Datuak Babesteko delegatu bat izatea, batez ere entitate publikoentzat, Zuzenbidean eta datuen babesaren arloko praktika juridikoan dituen ezagutza espezializatuak kontuan hartuta.

Arautegiaren 37.5 artikuluaren arabera Datuak Babesteko delegatua bere gaitasun profesionalak kontuan hartuta izendatu behar da, eta bereziki Zuzenbidean dituen ezagutza espezializatuak eta datuen babesaren arloko praktika kontuan hartuta. Legearen arabera, datuak babesteko gaietan praktika juridikoa duen norbaitek bete behar ditu Datuak Babesteko delegatuaren eginkizunak.

41 zenbakiko lanpostuan dagoen pertsonak datuak babesteko eginkizunak bete ditu hitzarmenei eta noizean behin ebazpenei dagokienez, bai eta ziurtagirien, konfidentzialtasun klausulen eta konpromisoen, adostasun inprimakien, datu horniduraren protokolizazioaren eta atzerriko entitateei zuzendutako datuen politikaren azalpena ere, eta datuak uzteko eta tratatzeko beste gai batzuk ere bai.

Organo bati ez baizik eta pertsona bati esleitu behar zaio lanpostua, Kontrol Agintaritzaren aurrean identifikatzeko modukoa den pertsona bat izan behar baitu eta datuak babesteko eredugarria den pertsona bat unibertsitateko komunitatean.

A.2.–Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

ERREKTORETZA / -- / -- /

LANPOSTU ZK.

IZENDAPENA

HASIERAKO

KOKALEKUA

AZKENEKO

KOKALEKUA

41

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa) - Datuak Babesteko ordezkaria.

IDAZKARITZA NAGUSIA /-/ IDAZKARITZA TEKNIKOA /-

ERREKTORETZA / -- / -- /

Justifikazioa: Datuak Babesteko Arautegi Orokorraren 38. artikuluak debekatu egiten du Datuak Babesteko delegatuak bere eginkizunak betetzearekin lotutako edozein jarraibide jasotzea eta interes gatazkak sorrarazten dituzten eginkizunak betetzea. Horretaz gainera, Unibertsitateko hierarkian maila gorena duenari kontuak ematera behartzen du. Beraz, lanpostu horren atxikipena Idazkaritza Nagusitik kendu eta soilik errektoreari lotutako esparru propio eta independente batera aldatu behar da.

Iragarkiaren kodea: F1813218