215. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udal planeamenduaren aldaketa (Mutiloako 1. poligonoko 438.
eta 445. lurzatiak, Irulegi sektorea). Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aranguren Ibarrean indarrean den Udal planeamenduaren aldaketa, hirigintza-antolamenduko determinazioak gehitu eta ezartzeko Mutiloako 1. poligonoko 438. eta 445. lurzatietan (Irulegi sektorea). Aranguren Ibarreko Udalak sustatu du.

Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Mutiloan, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1813265