215. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2326/2018 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

Uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7an), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren, besteak beste, arkitekto teknikoaren lanpostuak, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak.

Bidezkoa da deialdi bat onestea lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak, B mailakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, baita deialdiaren oinarriak onestea ere, kontuan harturik honako hauetan xedatutakoa: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikulua (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua).

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi bat onestea lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak, B mailakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

2. Behar diren oinarriak onestea lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko arkitekto tekniko izateko lanpostuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko, Osasun Departamentuko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ARKITEKTO TENIKO IZATEKO LANPOSTUAK LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze lehiaketa bidez betetzea arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak, B mailakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen 12 lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesu batean sartzeagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleituak izateagatik edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolatzeko arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiakideren batek lehiaketa honetan lanpostua lortu eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratutako lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta, bidezko denean, berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Betebeharrak.

3.1. Lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Arkitekto teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero:

–B motako ibilgailuak gidatzeko baimena esleiturik duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.1 puntuan ezarritako epean, edo

–B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

3.3. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3.4. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan sartu direnek, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak bakarrik aukera ditzakete.

Nolanahi ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

3.5. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.6. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.7. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jardunera itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa adjudika dakien.

3.8. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Inskribatzea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.navarra.es, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Halaber, eskabideari erantsi beharreko merezimenduak telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen frogagiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Betebeharrak frogatzea.

B motako ibilgailuak gidatzeko baimena esleiturik duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek telematikoki aurkeztuko dute, izena emateko eskabidearekin batera, baldintza horiek betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa. Baldintza hori duen plaza baten titularra den edo plaza bat betetzen ari den lehiakidea salbuetsirik egonen da.

3.3 oinarrian ezarritako betebeharra egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututa dago aipatu erregistroa.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epean.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.navarra.es helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.–Epaimahaiaren osaera.

6.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Burua: Goio Mendoza Erice, Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko arkitekto teknikoa (Ondare Zerbitzua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua).

Ordezkoa: Virginia Turrillas Osés, Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko burua (Ondare Zerbitzua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua).

–Kidea: Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Pablo Azpiroz Iribas jauna, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

–Kide-idazkaria: Francisco Javier Mendizabal Múgica, Lur-ondasunen Erregistroaren Ataleko burua (Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua, Nafarroako Zerga Ogasuna).

Ordezkoa: Ramón Gradé Pérez, Tasazio Ataleko burua (Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua, Nafarroako Zerga Ogasuna).

6.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.–Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4.1 oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Dena dela, ez dira aurkeztu beharko Administrazio Publikoan emandako zerbitzuei buruzko frogagiririk, baldin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortu baditu, ezta Nafarroako Administrazio Publikoak emandako ikastaroei buruzkoak ere, salbu hizkuntzak jakitearen gainekoak, organo deitzaileak zuzenean igorriko baitizkio kalifikazio epaimahaiari.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izango du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hori eginagatik ere, berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Interneten, eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, parte hartzen duten pertsonek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Interneten, eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarriko da; eta hura Nafarroako Gobernuko iragarki taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen webgunean ere.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera telematika bidez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideak ezin izanen dio uko egin aukeratutako lanpostuari.

8.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiatzaileek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

9.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, ezintasunagatik birkokatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua aplikatuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

9.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo deitzaileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

9.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie esleituko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hau ez da aplikatzekoa izanen lanaldi partzialean diharduten langile finkoen kasuan; horiek, lanaldi osoko lanpostu bat eskuratzen dutenean, funtzionario bihurtuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

10.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluetan ezarritakoarekin bat.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emango zaio.

2. Honako a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izango da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emango zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera bakarka edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Baremoaren b) apartatu honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean, eta 2,76 puntu bitarte destinoa eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

II. ERANSKINA

Arkitekto teknikoen lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN AD.

9658

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO AGENTZIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

7927

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

AURREKONTUAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

1243

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1247

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

5823

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

BARNE ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

35117

HEZKUNTZA

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

X

37404

HEZKUNTZA

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

X

70945

OSASUN DP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

MISTOA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

B

70019

OSASUN DP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

MISTOA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

1422

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

INGURUMENEKO ETA LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

6943

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

TOKI ADMINISTRAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

10124

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

TOKI ADMINISTRAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

B

Iragarkiaren kodea: F1812749