215. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

257/2018 EBAZPENA, urriaren 19koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Justiziako Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaientzat Nafarroako Foru Komunitateko esparruan eskaintzen diren lanpostuen zerrenda. Hautaproba horien deialdia azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren bidez egin zen.

Honako hauetan xedatutakoarekin bat: irailaren 8ko JUS/875/2017 Aginduaren hamazazpigarren oinarria (agindu haren bidez ezarri ziren Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) eta azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren 8.1.a) oinarria (agindu haren bidez deialdia egin zen Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko kidegoan barne igoerako txandaren bidez sartzeko hautapen prozesurako, eta azaroaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen); ebatzi da:

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan bete gabe gelditu diren lanpostuen zerrenda (I. eranskina) jendaurrean jartzea. Lanpostu horiek Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema orokor librearen bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, deialdia azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren bidez eginik.

Bigarrena.–Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dira destino eskaerak (Iratxeko Monasterioaren kalea, 22-behea, 31011-Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hogei egun balioduneko epean, gainditu dutenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lehen aipatutako hautapen prozesuaren deialdiko 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Eskaerak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:

Gehienez ere eskaintzen diren lanpostu guztiak jar daitezke eskabide ereduko zerrendan, adieraziz organoa, herria, probintzia eta eginkizuna.

Modu horretan zehaztutako destinoetako bakar bat ere ez egokitzen ez bazaio, behar adina postu ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide ereduan jartzen duten lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio.

Nafarroako Foru Komunitatearen barnean, destinoak hurrenkera honi jarraikiz esleituko dira:

1. Justizia Auzitegi Nagusia.

2. Probintzia Auzitegia.

3. Fiskaltza.

4. Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua.

5. Dekanotzak.

6. Instrukzioko epaitegiak.

7. Zigor arloko Epaitegiak.

8. Espetxe-zaintzako Epaitegia.

9. Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia.

10. Lehen Auzialdiko Epaitegiak.

11. Merkataritza arloko Epaitegia.

12. Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.

13. Lan arloko Epaitegiak.

14. Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

15. Adingabeen Epaitegiak.

16. Bake Epaitegiak.

Laugarrena.–Hautapen prozesu osoan lortutako hurrenkeraren arabera eginen da destinoen esleipena.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangaiek ezin izanen dute beren eskaera aldatu edo baliogabetu.

Seigarrena.–Lanpostuen eskaerarik egin ezean edo eskatutako lanpostu bat ere egokitu ezean, adjudikatu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaie, eta nahitaez onartu beharko dute.

Zazpigarrena.–Destinoak nahitaez adjudikatuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko hautaprobetan lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera.

Zortzigarrena.–Esleitutako destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa adjudikatzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2018ko urriaren 19an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.

I. ERANSKINA

Laguntza Judizialeko Kidegoa

LANPOSTUA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

POSTU KOP.

PROBINTZIA AUZITEGIA - 1. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

PROBINTZIA AUZITEGIA - 2. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

PROBINTZIA AUZITEGIA - 3. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA (FAMILIA)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA (ERREGISTRO ZIBILA)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA / ERREGISTRO ZIBILA

1

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA (FAMILIA)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

ZIGOR ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

ADINGABEEN 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

4

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA(EAI-REN ARLOKO 1. EPAITEGIARI ATXIKIA, ALDI BATERAKO)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA(MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIARI ATXIKIA, ALDI BATERAKO)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA(LAN ARLOKO EPAITEGIEI ATXIKIA, ALDI BATERAKO)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA(LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIEI ATXIKIA, ALDI BATERAKO)

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

JUS. AUZ. NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUAZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIARI ATXIKIA, ALDI BATERAKO

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

JUS. AUZ. NAG. - FISKALTZA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

DEIERRIKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ARITZALA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

BERAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

BERA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

ZARRAKAZTELUKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ZARRAKAZTELU

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

ETXARRI ARANAZKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ETXARRI ARANATZ

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

LEITZAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

LEITZA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

NOAINGO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

NOAIN

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

AZKOIENGO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

AZKOIEN

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

SAN ADRIANGO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

SAN ADRIÁN

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

ULTZAMAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ULTZAMA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

1

II. ERANSKINA

Destino eskaera, Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko kidegoan sartzeko hautaprobak, txanda irekian, gainditu dituzten izangaientzat, azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren bidezko deialdiari jarraikiz (2017ko azaroaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812736