214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2018ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak:

–Gastuen kapitulua:

“Behe hornidurako instalazioak” izeneko 1 1612 6220002 aurrekontu-aplikazioaren kreditua 98.693 euro handituko da.

“Zabortegia egokitzeko proiektua” izeneko 5 1622 63200 aurrekontu-aplikazioaren kreditua 150.000 euro handituko da.

–Diru-sarreren kapitulua:

Honela finantzatuko da: 150.000 euro, finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakinaren kargura; eta 102.684,87 euro, “TAP diru-laguntzak” izeneko 7508004 aplikazioaren kargura.

Kreditu berezia:

–Gastuen kapitulua:

“Bulegoa eraberritzea” izeneko 6 9200 62200 aurrekontu-aplikazioaren kreditua 6.403 euro handituko da.

–Diru-sarreren kapitulua:

Diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da.

Lakuntzan, 2018ko urriaren 15ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1812395