214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak erabaki du hasiera batean onestea aurrekontuaren 1. aldaketa, zeinaren xedea da gizarte-hezitzailearen langileria gastuei dagokien aurrekontuko partida egokitzea, funtzionarioen araubidetik lan araubidera, haren eszedentzia bete ahal izateko lan araubideko kontratudun batekin.

Interesdunek espedientea ikusi ahalko dute, baita bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ere, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Hala izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Erriberrin, 2018ko urriaren 15ean.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1812408