214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Mendialdea Mankomunitateko Garbigune Finkoen kudeaketa
eta zerbitzua arautzeko udal ordenantza. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2018ko urriaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garbigune Finkoen kudeaketa eta zerbitzua arautzeko udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Leitzan, 2018ko urriaren 25ean.–Lehendakaria, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1813215