214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren eta lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak

Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa jarraikiz, erabaki hau hartu zuen:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,241 izanen da, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak finkatzea, lurraren balioaren gainean aplikatzeko.
  • Ondotik ematen diren karga-tasak onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASAK

Urte 1etik behera-1-2-3

%18,47

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25,00

16-17-18-19-20 edo gehiago

%18,47

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2018ko irailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1812537