214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, Zizur Nagusiko Zaindariaren Festetan txosnak jartzeko Araudi erregulatzailearen aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian

2018ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an, Zizur Nagusiko Zaindariaren Festetan txosnak jartzeko Araudi erregulatzailearen aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Testuan, honela dioen tokian:

–San Andres 6ko eraikineko lehendabiziko solairuan dauden lokalak.

Honelaxe behar du:

–San Andres 8ko eraikineko lehendabiziko solairuan dauden lokalak.

Zizur Nagusian, 2018ko urriaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1812286