2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Aldaketa, 2018rako hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko karga-tasan eta koefizienteetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren aldaketaren arabera
Esako Udalak, 2018ko urriaren 5ean egin osoko bilkura arruntean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kalkulatzeko 2018an aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasa.
SORTZEALDIA | KOEFIZIENTEA |
20 urte edo hortik gora | 0,32 |
19 urte | 0,29 |
18 urte | 0,26 |
17 urte | 0,18 |
16 urte | 0,11 |
15 urtetik 4 urtera | 0,03 |
3 urte | 0,06 |
2 urte | 0,07 |
Urtebete | 0,07 |
Urtebetetik behera | 0,03 |
Karga-tasa, %8.
Bigarrena.–Aipatu koefizienteak eta tasa aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Erabaki honen kontra Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Esan, 2018ko urriaren 17an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1812493