214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UGAR

Herri-lurren desafektazioa erabilera lagatzeko,
5. poligonoko 113. lurzatian

Ugarko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko urriaren 24an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen espedientea herri-lurretako 5.000 metro koadroren desafektazioa egiteko, Ugarko 5. poligonoko 113. lurzatiari dagokiona, ondoren erabilera lagatzeko Deierriko Udalari, udan aparkaleku gisa erabil dezan.

Era berean, erabaki zen desafektatzeko eta erabilera lagatzeko espedientearen tramitazioa presakoa deklaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egongo da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko erabaki bilakatuko da.

Ugarren, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Pablo Lanz Garcia.

Iragarkiaren kodea: L1812988