214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2018ko urriaren 10ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batean onestea Eloko Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, ebazteko berariazko erabakia hartuko du Osoko Bilkurak, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan eta gero.

Elon, 2018ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1812415