214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du Larragako Udal Planeko egiturazko aldaketa (Hirigintzako araudiaren 94., 97. eta 106. artikuluak) Naveo Sociedad Cooperativak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Foru Legearen testu bateginaren 78. artikuluan 77. artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1813080