2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Kudeaketako hirigintza hitzarmena, 2. poligonoko 129. eta 130. lurzatien artean. Hasierako onespena
Iturengo Udaleko alkateak, 2018ko urriaren 17ko 2018/61 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, espedientea abiarazteko baino ez. Espedientearen sustatzailea Iturengo Udala da, eta xedea da 13,88 m² trukatzea bi lurzati hauen artean: 2. poligonoko 130. lurzatia, Udalarena, eta 129. lurzatia, Marcelino Alchu Ochandorena eta María Teresa Agesta Vertiz jabeena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 LFD) 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Iturenen, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1812547