Iragarkia
214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EBAZPENA, 2018ko urriaren 15ekoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko deialdia.
Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak, 2018ko urriaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:
Erakunde honen plantilla organikoan aurreikusirik dago Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu bat, eta, lanpostu hori betetzeari dagokionez, Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiak proposamen-txostena eman du, eta Ganberako langileen batzordeari horien berri eman zaio. Erakundearen Zerbitzu Juridikoek, kontu-hartzailetzakoek eta administratzaileak aldeko txostenak eman dituzte. Horiek horrela, proposamen-txostena ikusirik,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko deialdia onestea. Deialdia eranskineko oinarriekin bat etorriko da.
Bigarrena.–Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitara dadila xedatzea.
Iruñean, 2016ko urriaren 15ean.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.
DEIALDIA, NAFARROAKO KONTUEN GANBERAREN ZERBITZUKO AUDITORE IZATEKO LANPOSTU HUTS BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA TXANDA MURRIZTUAN BETETZEKOA
Hona hemen deialdi honetakooinarriak
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdiaren xedea da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzea.
1.2. Honako hauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da oposizio-lehiaketa: 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua edo, bestela, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta hori garatzeko eta betearazteko sarrera erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua.
1.3. Deialdiaren ondorioz izendatutako pertsonak bete beharko ditu Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioentzat eta, bereziki, auditore lanpostuarentzat ezarritako eginkizunak, eta horien eskubide eta betebeharrak izanen ditu.
Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoak izanen dira haren eginkizunak. Hona hemen eginkizun horietako batzuk: Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kontuak eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa kontrolatzea, Ganberako lehendakariari fiskalizazio txostenak proposatzea, baita fiskalizazio eginkizunetan arituz lortzen dituen emaitzak ere, eta, horiez gain, Kontuen Ganberako lehendakariak agintzen ahal dion beste zeinahi eginkizun.
1.4. Lanpostua lanpostuen egungo sailkapenaren A mailan sartzen da, eta horri dagozkion ordainsariak izanen ditu, baita Nafarroako Kontuen Ganberaren indarreko plantilla organikoan zehazten diren osagarriak ere.
1.5. Izendatzen den pertsona Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatuko da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta hori osatzen duten xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubideko kidea bada, kasu horretan aukera izanen baitu araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.
1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Kontuen Ganberako lehendakariak noiznahi aldatzen ahal du.
2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.
2.1. Nafarroako Kontuen Ganbera arautzen duen abenduaren 19ko 19/1984 Foru Legearen 28. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, lanpostu huts hori barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez beteko da. Horretan parte hartzen ahalko dute Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioek, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude, betiere eskaerak aurkezteko epea amaitzean honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izatea, deialdiko lanpostu hutsaren maila berekoa edo beheragoko batekoa.
b) Titulu hauetako bat izatea: Merkataritzako irakaslea edo Zuzenbideko, Ekonomia Zientzietako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazioko lizentziaduna edo graduduna, edo baliokideak.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea.
2.2. Aurreko baldintzak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako epean eta eran frogatu beharko dira. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar direla ulertuko da. Era berean, izangaiek 2. oinarri honen 1. atalean aipatzen diren baldintza guztiak hautapen prozesuak iraun bitartean bete beharko dituzte. Hautapen prozesua izendapenarekin bukatuko dela ulertuko da.
3. oinarria.–Eskaerak.
3.1. Oposizioan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide baten bidez, eredu ofizialarekin bat (deialdiaren II. eranskina). Bertan jarriko dituzte izen-deiturak, adina, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
3.2. Eskaeran deialdi honen 2. oinarrian aipatzen diren baldintza guztiak betetzen direla espresuki agerrarazi beharko da, eta horiek frogatu beharko dira deialdiaren 7. oinarrian ezarrita dagoen moduan. Eskaerarekin batera, alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua aurkeztu behar da, II. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuta, bai eta haien frogagiriak ere, behar bezala kautotuak.
3.3. Eskabideak Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Kontuen Ganberaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Iruñeko Ansoleaga kalea 10), egun eta ordu baliodunetan (goizeko 9:00etatik 14:00etara bitarte, astelehenetik ostiralera), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.
Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskaerari data eta zigilua jarri diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Kontuen Ganberaren Erregistro Orokorrera igorri baino lehen.
Eskabideak Kontuen Ganberaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira haren egoitza elektronikoaren bidez.
3.4. Desgaitasun aitortua dutenek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskatzea; horretarako, eskaeran adierazi beharko dute eta aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3.5. Eskabide eredua interesdunen eskura egonen da Kontuen Ganberaren Erregistro Orokorrean, bai eta erakundearen web-orrian ere.
4. oinarria–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da. Onartutakoen eta baztertutakoen izen-deiturak agertuko dira zerrenda horretan.
4.2. Interesdunek egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren aurka eta, akatsik izan bada, haiek zuzendu, zerrenda hori Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epearen barruan.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da.
5. oinarria.–Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.
5.1. Hona hemen oposizio-lehiaketako epaimahaiko kideak:
Burua:
–Isabel Brusca Alijarde, Zaragozako Unibertsitateko Kontabilitatearen eta Finantzen Departamentuko Ekonomia Finantzarioaren eta Kontabilitatearen katedraduna.
Ordezkoa: Vicente Condor López, Zaragozako Unibertsitateko Kontabilitatearen eta Finantzen Departamentuko Ekonomia Finantzarioaren eta Kontabilitatearen katedraduna.
Kideak:
–Javier Aurrecoechea Gutierrez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontabilitate Ataleko burua.
Ordezkoa: Elena Garde Macías, Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuko zuzendaria.
–M.ª Eugenia Zugaza Salazar, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko auditorea.
Ordezkoa: Miguel Ángel Astiz López de Letona, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko auditorea.
–Isabel Linares Muñagorri, Aragoiko Kontuen Ganberako auditorea.
Ordezkoa: Ignacio Barquero Solanes, Aragoiko Kontuen Ganberako auditorea.
Idazkaria:
–Gemma Angélica Sánchez Lerma, Nafarroako Kontuen Ganberako legelaria, erakundearen langileen batzordearen ordezkari.
Ordezkoa: José Luis Ezquerro Royo, Nafarroako Kontuen Ganberako legelaria, erakundearen langileen batzordearen ordezkari.
5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin osatu beharko da. Ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, bertan mahaikide gehienak ez badira.
5.3. Epaimahaiaren eraketak eta jarduerek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.4. Deialdi honen oinarriak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, bai eta aurreikusita ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu.
5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Halaber, deialdian parte hartzen dutenek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baino ez dira arituko, eta epaimahaiari haietan baizik ez diote lagunduko.
6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia ondoren.
6.2. Lehiaketaldia.
6.2.1. Lehiaketaldian 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez. Fase hori 2019ko martxoaren 31 baino lehen ebatziko da eta ez da izanen izangaiak baztertzekoa. Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Honela banatuko dira puntuak:
a) Merezimendu akademikoak, gehienez ere 5 puntu.
b) Auditoretzan esperientzia izatea, gehienez ere 15 puntu.
c) Lanbide esperientzia izatea aurreko atalean baloratu gabeko arlo ekonomiko-finantzarioetan, gehienez ere 6 puntu.
d) Auditore gisa bete beharreko eginkizunekin zerikusia duten beste merezimendu batzuk, hala nola, hizkuntzak jakitea, mintegi eta biltzarretan aurkeztutako txosten eta komunikazioak, aldizkari espezializatuetan argitaratutako artikuluak, prestakuntza ikastaro espezializatuetan parte hartu izana, eta abar: gehienez ere 4 puntu.
6.2.2. Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira, izangaiek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean.
Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak.
6.2.3. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emango merezimenduen atal bakoitzean.
6.2.4. Lehiaketaldiko merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du izangaiek lortutako puntuazioa, Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian, eta hamar egun naturaleko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.
6.2.5. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta epaimahaiak horiek ebatzi ondoren, Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da izangaiek lehiaketaldian lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda. Gero oposizioaldian lortzen direnei gehituko zaizkie, horrela oposizio-lehiaketan izandako puntuazio osoa aterako baita.
6.3. Oposizioaldia.
6.3.1. Oposizioaldia 2019ko ekainaren 1etik aurrera hasiko da. Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko dira lekua, eguna eta ordua, izangaiek lehiaketaldian lortutako puntuazioekin batera.
6.3.2. Oposizioaldian bi ariketa eginen dira, bata praktikoa eta bestea teorikoa, eta bakoitzaren barnean bi proba eginen dira. Guztira 70 puntu eskuratzen ahalko dira.
6.3.3. Oposizioaldiko ariketa praktikoa eginen da lehendabizi. Gehienez ere 36 puntuko balorazioa izanen da, eta bi proba egin beharko dira:
a) Lehendabiziko proba praktikoa. Bertan, gehienez lau orduz, kontabilitate publiko edo/eta pribatuko kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, epaimahaiak jarriko dituenak. Proba honetan 18 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 9 puntu atera beharko dira proba gainditzeko. Honako hauei buruzko gaiak ateratzen ahalko dira proba honetan: Kontabilitate Publiko eta Pribatuaren Plan Orokorra, Nafarroako toki kontabilitate esparrua, finantzen egoera-orrien azterketa, kontu-bateratzea, finantza eragiketak, estatistika eta kontabilitate analitikoa.
b) Bigarren proba praktikoa. Gehienez 4 orduz, auditoretza publiko edo/eta pribatuko txostena egin beharko da, epaimahaiak aurkeztutako kasuari edo kasuei buruz. Proba honetan 18 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 9 puntu atera beharko dira proba gainditzeko. III. eranskineko (“Deialdiko programa”) bigarren, hirugarren eta laugarren multzoetako gaietako edozeini buruzkoa izan daiteke proba.
Ariketa praktikoko probak gutun-azal itxien sistemaren bidez zuzenduko dira. Horretarako, izangaiek, proba bakoitza bukatzean, folioak gutun-azal handi batean sartuko dituzte, izenik jarri gabe. Ondoren, izen-deiturak gutun-azal txiki batean idatziko dituzte, eta gutun-azal hori bestearekin batera aurkeztuko da. Bi gutun-azalak itxita aurkeztu beharko dituzte. Probak bukatzean, bi gutun-azaletan epaimahaiak zenbaki bera jarriko du. Ariketak zuzendu ondoren eta kasuan kasuko plika zenbakiari puntuak eman ondoren, gutun-azal txikia jendaurrean irekiko da, ariketa bakoitzaren egilea zehazteko.
Gutun-azalak jendaurrean irekitzeko eguna proba egiten ari den bitartean jakinaraziko zaie oposizioan parte hartzen dutenei.
6.3.4. Ariketa praktikoa amaiturik, ariketa teorikoa eginen da. Guztira 34 puntu lortzen ahalko dira eta oraingoan ere bi proba eginen dira:
a) Lehenengo proba teorikoa: gehienez 4 orduz, epaimahaiak eginen dituen hamabi galdera erantzun beharko dira idatziz, deialdi honen III. eranskinean dagoen gai-zerrendaren bigarren eta laugarren multzoetakoak. Proba horretan 18 puntu lortzen ahal dira gehienez; hau da, 1,5 puntu galdera bakoitzeko. Proba gainditzeko, gutxienez, gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko da; hau da, 9 puntu, eta 12 galderetako 10etan puntuazioa eskuratu.
Lehenengo proba teorikoa amaituta, izangaiek idatzita dauden orriak emanen dizkiote epaimahaiari. Plika itxien sistemaren bidez zuzenduko da ariketa. Proba praktikoen kasuan ezarritako modu berean jokatuko da.
b) Bigarren proba teorikoa: gehienez 4 orduz, zozketa bidez aukeratutako bi gai azaldu beharko dira; hots, deialdi honen III. eranskinean dagoen gai-zerrendaren lehenengo multzoko gai bat eta hirugarren multzoko beste bat. Proba honetan 16 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere, eta gai bakoitzean gutxienez 4 puntu ateratzen ez dituztenak baztertuko dira.
Bigarren proba teorikoa bukatu ondoren, izangaiek gutun-azal batean sartuko dituzte idatzitako orriak. Interesdunak eta epaimahaiko idazkariak sinatuko dute hegalean eta idazkariak gordeko du gutun-azala. Bidezko denean, eta alfabetozko hurrenkerari jarraituz, izangaiak, epaimahaiaren aurrean, berak sinaturiko gutun-azalak ireki eta ariketa jendaurrean irakurriko du. Gero, epaimahaiak kalifikatuko du. Jendaurreko irakurketan edo horren ondoren, epaimahaiak izangaiarekin hitz egin ahal izanen du egindako ariketari buruz, hamar minutuz gehienez ere.
6.3.5. Kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean paratuko du proba bakoitzaren emaitza, Kontuen Ganberaren web-orrian. Iragarki horretan, hurrengo proba non eta noiz eginen den adieraziko da, gutxienez 24 ordu lehenago, ariketa bereko proben kasuan, eta 48 ordu lehenago, berriz, ariketa desberdinen kasuan. Kalifikazio horiek lehiaketaldian izangaiek lortu dituzten kalifikazioei gehituko zaizkie, oposizio-lehiaketako puntuazio osoa lortu arte.
6.3.6. Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketan azaltzen ez direnak edo haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
6.3.7. Oposizioaldiko probak egiteko orduan, minusbaliotasunak izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Azken ariketa bukatu ondoren, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak Nafarroako Kontuen Ganberako web-orrian, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran. Azken emaitzan berdinketarik izanez gero, lehiaketaldian puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da, eta, berdinketak irauten badu, Kontuen Ganberan denbora gehien aritu den izangaiaren alde.
7.2. Epaimahaiak puntu gehien lortu dituen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Kontuen Ganberako lehendakariari, oposizio-lehiaketako akta eta gainerako agiriekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7.3. Proposaturiko izangaiak, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 egun natural igaro baino lehen, Kontuen Ganberak eskatzen dizkion agiriak aurkeztu beharko ditu, baita deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztu ez badu. Izangaiak desgaitasunen bat alegatu badu, gainera, desgaitasuna lortutako lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
7.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.
7.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak oposizioa gainditzen dutenen zerrendan (7.1 atalak aipatzen duen hartan) ondotik heldu den pertsonarekin beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.
8. oinarria.–Behin-behineko izendapena.
8.1. Goiko 7.3 puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak, ebazpen baten bidez, proposaturiko pertsona behin-behinekoz izendatuko du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta web-orrian argitaratuko da.
8.2. Izendatzen den pertsonak hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
8.3. Aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, deialdi honetako 7.3 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezten ez baditu edo aipaturiko hilabeteko epean jabetza hartzen ez badu, izendatutako pertsonak oposizio-lehiaketako jarduketetatik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da, eta hala izanik, aurreko oinarrian adierazitako zerrendan hurrengo dagoen pertsonarekin beteko da lanpostua.
9. oinarria.–Praktikaldia
9.1. Proposaturik eta behin-behinekoz izendaturik dagoen pertsonak urtebeteko praktikaldia gainditu beharko du auditore izateko behin betiko izendapena lortu aurretik, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat.
9.2. Praktikaldia hasiko da izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza behin-behinekoz hartzen duenean, hilabeteko epean eginen baita, izendapena jakinarazten den egunetik hasita.
9.3. Praktikaldian, izendatutako pertsonak Kontuen Ganberako auditoretzako teknikariei dagozkien eskubide eta eginbeharrak izanen ditu.
9.4. Kontuen Ganberako lehendakariak, bertako kideei entzun ondoren, izangaiak praktikaldian izaniko etekina baloratu eta hori bukatzean kalifikazioa emanen du, gai edo ez-gai, ebazpen arrazoitu baten bidez.
10. oinarria.–Behin betiko izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
10.1. Aurreko oinarrian aipatzen den praktikaldia bukaturik, izangaiak gai kalifikazioa lortuz gero, Kontuen Ganberako lehendakariak behin betikoz izendatuko du auditore. Izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitaratuko da.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, karguaz jabetu beharko du, behin betikoz, izendatutako pertsonak.
10.3. Ulertuko da izangai batek, epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, oposizio-lehiaketaren ondoriozko eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, deialdiko 7. oinarrian aipatzen den proposamenean hurrengo dagoen izangaiarekin beteko da lanpostua, praktikaldia egin ondoren.
10.4. Aurreko atalean adierazitako modu berean jokatuko da behin-behinekoz izendatutako izangaiak aipatu praktikaldian gai kalifikazioa lortu ez badu.
11. oinarria.–Aurkeztutako agiriak
11.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik paratzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori behin betiko izendapenaren ebazpena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.
11.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak hartzeko eskaerarik egin gabe, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.
11.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.
12. oinarria.–Errekurtsoak.
Honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke deialdiaren, haren oinarrien, izendatzeko erabakien eta Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdi hau aurrera eramateko epaimahaiak hartzen dituen gainerako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Eskabide orria (PDFa).
II. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
a) Merezimendu akademikoak, gehienez ere 5 puntu.
Atal honetan alderdi hauek baloratuko dira:
–Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoak diren goi mailako ikasketetako doktoretza, bi puntu.
–Unibertsitateko beste titulu ofizial batzuk, auditore lanpostuan aritzeko alegatutakoaz gainera, baldin eta lotura badute auditore lanpostuaren eginkizunekin: puntu bat emanen da erdi mailako tituluengatik eta 2 puntu goi mailako tituluengatik.
–Auditoretzari buruzko unibertsitateko master ofizialak, bi puntu.
–Unibertsitateko beste master ofizial batzuk, auditore lanpostuaren eginkizunekin lotura badute, puntu bat.
–Unibertsitateko titulu berekiak edo aditu tituluak auditore lanpostuan bete beharreko eginkizunekin lotutako arloetan, puntu bat.
Ez dira meritutzat hartuko maila goragoko titulu akademikoak eskuratzeko ezinbestekoak direnak.
b) Auditoretzan esperientzia izatea, gehienez ere 15 puntu.
Atal honetan 0,80 puntu emanen dira auditoretza publikoan egindako urte oso bakoitzeko eta 0,60 puntu auditoretza pribatuan egindako urte oso bakoitzeko, esperientzia horrek ondoko baldintzak betetzen baditu: auditore lanpostuetan aritu izana, A mailan edo baliokideetan, deialdian eskatzen diren goi mailako tituluetako baten bat beharrezkoa den lanpostuetan.
Halaber, 0,60 puntu emanen dira auditoretza publikoan egindako urte oso bakoitzeko eta 0,40 puntu auditoretza pribatuan egindako urte oso bakoitzeko, baldin eta lan hori auditoretzako teknikariaren lanpostuetan egin bada, B mailan edo baliokideetan, erdi mailako titulua beharrezkoa den lanpostuetan.
Aintzat hartuko da kanpo auditoretzako esperientzia, eta barne auditoretzakoa ere bai, baldin eta, azken kasu horretan, auditoretzako edo barne kontroleko lanak egin direla frogatzen bada. Bestela, esperientzia hori baremoaren c) atalean baloratuko da.
Entitate publiko batean lan egin bada, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuko da hori frogatzeko.
Norberaren kontura lan egin bada, egindako lan denboraldiko lizentzia fiskala aurkeztuko da hori frogatzeko, egindako lanen frogagiriekin batera.
Besteren kontura lan egin bada, esparru pribatuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lan bizitzari buruz emandako ziurtagiria aurkeztuko da, lan kontratuaren kopiarekin batera, eta egindako lanei buruz enpresak emandako ziurtagiria erantsiko da.
c) Lanbide esperientzia izatea aurreko atalean baloratu gabeko arlo ekonomiko-finantzarioetan, gehienez ere 6 puntu.
Atal honetan aintzat hartuko da kudeaketa ekonomiko-finantzarioekin zerikusia duten lanpostuetan aritu izana, hala sektore publikoan nola pribatuan. Goi mailako titulazioa beharrezkoa den lanpostuetan aritutakoek 0,40 puntu jasoko dituzte urteko, eta erdi mailako titulazioa beharrezkoa den lanpostuetan aritutakoek 0,30 puntu urteko.
Entitate publiko batean lan egin bada, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuko da hori frogatzeko.
Norberaren kontura lan egin bada, egindako lan denboraldiko lizentzia fiskala aurkeztuko da hori frogatzeko, egindako lanen egiaztagiriekin batera.
Besteren kontura lan egin bada, esparru pribatuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lan bizitzari buruz emandako ziurtagiria aurkeztuko da, lan kontratuaren kopiarekin batera, eta egindako lanei buruz enpresak emandako ziurtagiria erantsiko da.
d) Auditore gisa bete beharreko eginkizunekin zerikusia duten beste merezimendu batzuk, hala nola, Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea, euskaraz jakitea, prestakuntza ikastaro espezializatuetan parte hartu izana, artikuluak, mintegi eta biltzarretan aurkeztutako txosten eta komunikazioak, eta abar: gehienez ere 4 puntu.
Atal honetan Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea honela baloratuko da: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 0,30 puntu jasoko dira; A2 maila izanez gero, 0,60 puntu; B1 izanez gero, 0,90 puntu; B2 izanez gero, 1,20 puntu; eta C1 edo baliokidea izanez gero, 1,50 puntu.
Halaber, atal honetan euskaraz jakitea honela baloratuko da: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 0,40 puntu jasoko dira; A2 maila izanez gero, 0,80 puntu; B1 izanez gero, 1,20 puntu; B2 izanez gero, 1,60 puntu; eta C1 edo baliokidea izanez gero, 2,10 puntu.
Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean hainbat tituluren eta egiaztagiriren artean ezarritako baliozkotzeak. 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ebazpen hori, irailaren 27koan.
Puntu batekin baloratuko da Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean sartzeko prestakuntza ikastaro teorikoa, Kontabilitaterako eta Kontuen Auditoretzarako Institutuak homologatua, gainditu izana.
Atal honetan, halaber, ekintza bakoitzeko 0,30 puntu emanez baloratuko da mintegi eta biltzarretan txostenak edo hitzaldiak aurkeztu izana, bai eta aldizkari espezializatuetan artikuluak aurkeztu izana ere, auditore gisa egin beharreko lanekin zerikusia baldin badute. Auditore izateko lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko liburuak argitaratu izana gehienez 2 punturekin baloratuko da, eta lanpostu horretako eginkizunekin zerikusia duten argitalpenekin lortutako sari eta goraipamenengatik puntu bat emanen da gehienez.
Epaimahaiak atal honetan aintzat hartu ahal izanen du auditore lanpostuko eginkizunekin zerikusia duten lanbide espezializazioko ikastaroak egin izana azken hamar urteetan, 50 ordutik gorako ikastaroak izan badira eta aprobetxamendu agiria lortu bada. 50 ikastorduko 0,20 puntu emanen dira.
Baremoko puntuak aplikatzeko oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan egindako zerbitzuak edo eskuratutako merezimenduak.
4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira. Funtzionario behin betikoz izendatu baino lehen egindako praktikaldiak ere osorik baloratuko dira.
III. ERANSKINA
Deialdiko programa
Lehen multzoko gaiak.–Ekonomia eta Ogasun Publikoa
1. gaia.–Ekonomia Publikoaren justifikazioa. Oreka orokorraren eredu teorikoa. Ekonomiako esku-hartze publikoaren oinarriak: Estatuaren eginkizun fiskalak: esleitzea, banatzea eta egonkortzea. Ogasun publikoaren gaineko teoria positiboa eta arau-emailea. Sektore publikoa: sarrerak eta gastuak. Ekonomia publikoa. Ogasun publikoaren gaineko teoriaren egungo gaiak.
2. gaia.–Sektore publikoaren tamaina: gastuak eta diru-sarrerak. Sektore publikoa, ekoizle eta kontsumitzaile gisa. Administrazio publikoak, errenta banatzaile gisa. Sektore publikoa Nafarroan.
3. gaia.–Ongizatearen ekonomiaren oinarriak. Eraginkortasun ekonomikoa kontsumoan eta ekoizpenean, eta eraginkortasun globala. Esku-hartze publikoa eraginkortasuna lortzeko: merkatuaren akatsak. Ondasun publikoak. Esternalitateak. Lehentasunezko ondasunak. Esku-hartze publikoaren motak eraginkortasuna lortzeko. Ondasun pribatuen hornidura publikoa.
4. gaia.–Ondasun publikoen definizioa. Ondasun publiko puruak eta ezpuruak. Ondasun publikoen hornidura eraginkorra: ondasun publikoen hornidura pribatuaren eraginkortasunik eza. Ondasun publikoen hornidura publikoa. Finantzabide-prozeduraren eraginak ondasun publikoen hornidura ezin hobearen gainean.
5. gaia.–Esternalizazioa. Kanpo-efektuen kontzeptua eta izaera. Esternalizazio motak: kanpo-ekonomiak eta desekonomiak. Soluzio pribatuak: kanpo-efektuak barneratzea merkatuan, jabetza eskubideak esleituz eta negoziatuz; fusioak; konbentzio sozialak. Soluzio publikoak. Esternalitate positiboak. Zuzentzeko prozeduren balorazioa. Eraginak eraginkortasunaren eta zuzentasunaren gainean.
6. gaia.–Hautapen soziala. Hautapen kolektiboaren problema. Hautapen kolektiboaren arauak. Demokrazia zuzena. Gehiengo bozketaren bidezko hautapena. Gehiengo bozketaren oreka. Demokrazia ordezkatzailea. Gizarte-ongizatearen eginkizunen bidezko hautapena.
7. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu ereduak. Antolaketaren arazoa sektore publikoan. Sektore publikoaren akatsak. Kudeaketa publikoa eta efizientzia: antolaketa ereduak sektore publikoan. Instituzioen diseinuak. Instituzio publikoetako pizgarri sistema baten printzipioak. Pizgarrien mekanismoen balorazioa.
8. gaia.–Proiektu publikoen ebaluazio ekonomikoa. Kostuaren eta irabaziaren azterketa: kostuaren eta onuraren azterketaren oinarri ekonomikoak: efizientziaren irizpidea. Kostuaren eta onuraren azterketa praktikan: kostuaren eta onuraren azterketaren etapak: aztergaiaren definizioa, azterketaren ikuspegia eta aukeren hautaketa. Kostuen eta onuren identifikazioa, neurria eta balorazioa. Denbora kontuan hartzea kostuei eta onurei dagokienez: deskontuaren tasa hautatzea. Arriskua eta ziurtasun eza kontuan hartzea. Kontuan hartze distributiboak. Erabakitzearen arauak. Kostuaren eta onuraren azterketaren mugak.
9. gaia.–Osasuna lehentasunezko ondasun gisa. Osasunaren hornidura publikoa: finantzabidea eta produkzioa; produkzio publikoa eta pribatua; Osasunaren Sistema Nazionala; osasun arloko erreformak. Hezkuntza lehentasunezko ondasun gisa: Espainiako hezkuntza sistema.
10. gaia.–Espainiako Estatuaren prestazio ekonomikoaren programak. Errentak ordezteko programen justifikazioa. Gizarte Segurantzaren pentsioen sistema eta horren erreforma. Langabezia-asegurua. Pobreziaren aurkako programak. Mendekotasunaren arreta.
11. gaia.–Diru-sarrera publikoak. Diru-sarrera publikoak sailkatzeko irizpideak. Zerga: kontzeptua eta osagaiak. Zergapetze mota nagusiak.
12. gaia.–Zergapetzearen printzipioak. Onuraren eta ordaintzeko gaitasunaren printzipioak. Zergapetzearen kostuak. Iruzur fiskala: kontzeptua, ondorioak eta baldintzatzen duten elementuak.
13. gaia.–Prezioak, tasak eta kontribuzio bereziak. Tasak: kontzeptua eta sailkapena. Kontribuzio bereziak. Enpresa publikoa eta prezioen finkapen publikoa.
14. gaia.–Enpresa publikoa, kontzeptua eta helburuak. Haren kudeaketaren oinarrizko ezaugarriak. Enpresan publikoaren kontrol sistema. Finantzabideak. Egitura finantzarioa. Balorazio metodoak.
15. gaia.–Aurrekontua: kontzeptua eta alderdi orokorrak. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontu ereduen gaur egungo egoera eta aurreikuspenak. Aurrekontua helburuen arabera.
16. gaia.–Aurrekontua prestatzea eta betetzea. Aurrekontuaren gainerako erabakiak gastuei eta diru-sarrerei buruz: aurrekontuen egitura. Aurrekontua eta planifikazio eta programazio sistemak. Aurrekontua betetzeko eta kontrolatzeko prozesua.
17. gaia.–Aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna: araubide juridikoa. Aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Arau fiskalen instrumentazioa eta helburuak finkatzea. Prebenitzeko, zuzentzeko eta zigortzeko neurriak. Gardentasun printzipioa. Aurrekontuen kudeaketa
18. gaia.–Gastu publikoa: definizioa, motak eta eragina jarduera ekonomikoaren gainean. Konstituzioaren printzipioak gastu publikoaren arloan eta Konstituzioaren nozioa aurrekontuaren egonkortasunari buruz. Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna, gaur egun. Defizit publikoaren kalkulua Gehiegizko Defizitaren Protokoloaren ondorioetarako.
19. gaia.–Zor publikoa: kontzeptua, motak eta ondorio ekonomikoak; zor publikoaren zama. Sektore publikoaren zorpetzearen araubide juridikoa eta Nafarroako Foru Komunitatearen abalak. Zorra Gehiegizko Defizitaren Protokoloaren arabera.
20. gaia.–Oinarrizko magnitude agregatuak: produktu nazionala, kontsumoa eta inbertsioa, gastu nazionala. Nazio produktu gordina eta garbia. Nazio errenta eta errenta erabilgarria. Errentaren eta produktuaren fluxu zirkularra. Nazio errentaren kontabilitatea ekonomia ireki batean.
21. gaia.–Espainiako finantza sistemaren egitura instituzionala. Agintaritza monetarioa. Europako Banku Zentrala, banku zentralen sistema europarra, eta Espainiako Bankua. Politika monetarioa: tresnak eta eraginak ekonomian.
22. gaia.–Moneta eta kapital merkatu finantzarioak. Deribatuen eta dibisen merkatuak.
Bigarren multzoko gaiak.–Auditoretza eta kontu-auzitegiak.
1. gaia.–Auditoretza publikoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Auditoretza publiko motak helburuaren arabera. Auditoretza edo fiskalizazio publikoa egiteaz arduratzen direnak. Eremu pribatuko auditoretzaren aipamena.
2. gaia.–Sektore Publikoa fiskalizatzeko oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 100.
3. gaia.–Finantzen fiskalizazioaren edo auditoretzaren oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 200.
4. gaia.–Fiskalizazio operatiboaren oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 300.
5. gaia.–Betetzeko fiskalizazioaren oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 400.
6. gaia.–Auditoretza pribatuaren oinarrizko printzipioak, NIA-ESen jasotakoak.
7. gaia.–Auditoretza publikoaren planifikazioa. Auditoretza edo fiskalizazio lanaren faseak. Plangintza jarduerak: auditoretzaren estrategia orokorra eta auditoretzaren plan orokorra. Lan programak, auditoretzaren prozedurak eta lan paperak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
8. gaia.–Ebidentzia: kontzeptua eta izaera, frogak auditoretzan ebidentziak eskuratzeko eta egiaztatze teknikak. Materialtasuna edo garrantzi erlatiboa: kontzeptua, faktore kualitatiboak eta kuantitatiboak. Auditoretzako arriskua: kontzeptuak eta osagaiak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
9. gaia.–Laginketa auditoretza publikoan: laginketa estatistikoaren eta ez-estatistikoaren teknikak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
10. gaia.–Barneko kontrola: kontzeptua eta motak, auditoreak barneko kontrola egiaztatu eta ebaluatzea. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
11. gaia.–Auditorearen erantzukizunak iruzurraren kontrako fiskalizazioan. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
12. gaia.–Auditoretza ingurune informatikoetan: printzipioak, metodologia eta berrikusteko teknikak. Sistema informatizatuen barneko kontrola eta segurtasuna. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
13. gaia.–Zerga bidezko diru-sarreren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
14. gaia.–Zergaz kanpoko diru-sarreren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
15. gaia.–Langileria gastuen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
16. gaia.–Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
17. gaia.–Gastuen auditoretza transferentzian, diru-laguntzetan eta laguntza publikoetan. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
18. gaia.–Inbertsioen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
19. gaia.–Ibilgetu ez finantzarioaren auditoretza eta inbertsio finantzarioarena. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
20. gaia.–Diruzaintzaren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
21. gaia.–Izakinen, zordunen eta kobratu beharreko beste kontu batzuen, hartzekodunen eta ordaindu beharreko beste kontu batzuen auditoretzak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
22. gaia.–Ondare garbiaren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
23. gaia.–Zorpetzearen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
24. gaia.–Emandako abal publikoen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
25. gaia.–Aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko eragiketen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
26. gaia.–Auditoretza enpresa publikoetan, fundazio publikoetan eta beste entitate publiko batzuetan. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
27. gaia.–Auditoretza publikoaren txostenak: egitura eta iritzi motak. Salbuespenen izaera: irismenaren mugak eta kontularitzako printzipioak eta arauak ez betetzea. Txostenaren publizitatea. Gomendioak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.
28. gaia.–Auditoretzaren txostenak eremu pribatuan. Ohar orokorrak eta edukia. Iritzi motak.
29. gaia.–Goi mailako entitate fiskalizatzaileak edo kanpoko kontrolerako erakunde publikoak: ideia orokorrak eta antolaketa ereduak. Haien kontrol-ekintzaren eremua. Parlamentuekiko eta gobernuekiko harremanak. Espainian duen konfigurazioa.
30. gaia.–Europako Kontuen Auzitegia: izaera, antolaketa eta eginkizunak.
31. gaia.–Kontuen Auzitegiaren osaera, beraren lege organikoan eta funtzionamendu legean: izaera, antolaketa eta funtzioak.
32. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera: jatorria eta bilakaera. Gaur egungo araubidea. Eginkizunak eta antolaketa. Haren funtzionamendurako arau oinarrizkoak.
Hirugarren multzoko gaiak.–Zuzenbide Pblikoa.
1. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: kontzeptua eta ezaugarriak. Erkidegoko zuzenbidearen iturriak. Jatorrizko zuzenbidea. Zuzenbide eratorria: erregelamendua, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasunaren Funtzionamendurako Ituna. Europar Batasunaren zuzenbidearen eragina Foru Komunitatean.
2. gaia.–Europa eraikitzeko prozesua. Europar Batasuna. Europar Batasuneko erakunde-sistema: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Europako Batzordea, Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia, Europako Kontuen Auzitegia eta Europako Banku Zentrala.
3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa (1): ezaugarriak eta egitura. Atariko titulua. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Ekonomia eta Ogasuna. Botere judiziala.
4. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa (2): Estatuaren lurralde antolaketa eta eskumenen banaketa. Konstituzio Auzitegia.
5. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa, Gaztelari erantsi aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: izaera, egitura eta edukia.
6. gaia.–Nafarroako Parlamentua: aurrekariak. Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua. Parlamentuaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: bereziki legegintzako eginkizuna eta legegintza prozeduraren oinarrizko alderdiak. Parlamentarien eskubideak eta betebeharrak. Parlamentuko taldeak. Parlamentuko kontrol tresnak. Parlamentuaren eta Kontuen Ganberaren arteko harremanak.
7. gaia.–Nafarroako Gobernua: aurrekariak. Jarduteko oinarrizko printzipioak, Hobekuntzan eta foru lege arautzailean ezarritakoak. Antolaketa, eginkizunak eta eskumenak. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Gobernuko kideak. Nafarroako Gobernuaren araugintzako ahalmena. Erantzukizun politikoa eta Parlamentuaren kontrola. Bateraezintasunen araubidea.
8. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren araubide juridikoa. Jarduketaren oinarri orokorrak. Antolaketa eta funtzionamendua. Administrazio prozeduraren oinarrizko alderdiak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondare-erantzukizuna. Erakunde publikoak eta Administrazioaren menpeko beste entitate batzuk.
9. gaia.–Foru Komunitateko beste erakunde batzuk: Nafarroako Kontseilua. Foru Komunitateko Arartekoa. Erakunde horien araubidea, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.
10. gaia.–Administrazio zuzenbidearen iturburuak: Konstituzioa. Legea. Lege dekretuak. Legegintzaren delegazioa. Erregelamendua. Legearen eta erregelamenduaren arteko loturak. Erregelamendu-ahalmena: titulartasuna, mugak eta kontrola.
11. gaia.–Administrazio Publikoa eta zuzenbidea. Administrazio ahalmenak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioaren autotutoretzarako ahalmena. Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.
12. gaia.–Administrazio egintza. Elementuak. Forma. Motak. Administrazio egintzen baliaezintasuna: erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio egintza irregularrak. Baliozkotzea, gordetzea eta bihurtzea. Administrazio egintzak ofizioz berraztertzea eta errebokatzea.
13. gaia.–Administrazio egintzen eraginkortasuna. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Administrazio egintzaren ondorioen etendura. Nahitaezko betearazpena eta premiamendu bidearen aipamen berezia. Isiltasun administratiboa.
14. gaia.–Administrazio prozedura erkidea: kontzeptua, printzipioak eta motak. Alderdiak prozeduran. Hasiera, antolamendua eta instrukzioa. Prozeduraren bukaera: moduak. Administrazio elektronikoa: betebeharrak eta tresnak. Egoitza elektronikoa eta web ataria. Dokumentuen kudeaketa. Prozedura elektronikoa.
15. gaia.–Errekurtso administratiboak: kontzeptua eta motak. Errekurtso administratiboak tramitatzeko eta ebazteko prozedura. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Hedadura eta mugak. Prozeduraren alderdiak. Epaia. Errekurtsoak.
16. gaia.–Sektore publiko instituzionala. Erakunde publikoak: tipologia eta araubide juridikoa. Zuzenbide pribatuko entitateak: tipologia eta araubide juridikoa. Bestelako entitate motak.
17. gaia.–Osasunari buruzko Foru Legea. Osasungintzan aplikatu beharreko oinarrizko printzipioak. Herritarren eskubideak. Administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak. Osasun arloko lurralde antolamendua. Nafarroako Osasun Zerbitzua: egitura organikoa, oinarrizko araubide juridikoa. Ekimen pribatuarekiko lankidetza: osasun arloko itunak.
18. gaia.–Unibertsitateak. Antolaketaren, funtzionamenduaren eta kudeaketaren arloetan aplikatu beharreko oinarrizko araubide juridikoa. Araubide ekonomikoa eta aurrekontuena. Unibertsitateen zerbitzuko langileak. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aipamen berezia.
19. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (1). Oinarrizko printzipioak. Legearen egitura eta edukia. Aplikazio eremu objektiboa eta subjektiboa. Adjudikazio botereak. Kontratisten gaitasuna eta kaudimena. Baztertzeko arrazoiak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak.
20. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (2). Kontratuak gauzatzea. Azpikontratazioa eta kontratuaren lagapena. Prezioen berrikuspena. Kontratuen aldaketak. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk. Kontratuen baliogabetasuna. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak.
21. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (3). Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. Kontratatzeko organoak. Kontratazio mahaia. Kontratua prestatzeko jarduketak. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. Kontratisten ordainsariak. Administrazio publikoen kontratuak azkentzea.
22. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (4). Administrazio publikoen kontratuen araubide juridikoa. Obra kontratua. Obrak emateko kontratua. Zerbitzuak emateko kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua.
23. gaia.–Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa publiko instrumentalei egiten zaizkien mandatuen erregulazioa: helburua, entitate instrumentalaren aitortza eta mandatuen araubide juridikoa, ekonomikoa eta administratiboa. Publizitatea. Kapital mistoko sozietateekiko kontratuak.
24. gaia.–Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen arloetako Itun Sozialei buruzko Foru Legea. Xedea eta printzipioak. Adjudikaziodunek bete beharreko baldintzak. Itunaren xede diren zerbitzuak. Esleitzeko prozedurak eta irizpideak. Hitzarmenen iraupena eta gauzatzea. Ez betetzea eta iraungitzea. Ebaluazioa.
25. gaia.–Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legea: aurrekariak. Ondasun eta eskubideen sailkapena, eskumenak eta ondarea kudeatzeko irizpideak. Ondasunak eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Nafarroako Ondarea administratu, babestu eta defendatzea. Jabari publikoko ondasunen araubide juridikoa. Jabari pribatuko ondasunen araubide juridikoa. Enpresen ondare publikoa.
26. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa (1). Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen oinarrizko alderdiak. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Toki entitateen jarduerak, zerbitzuak eta obrak.
27. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa (2). Toki entitateen ondasunak. Toki ogasunak. Toki entitateen jarduketen kontrola.
28. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (1). Oinarrizko erregulazioa. Langile motak. Funtzionario publikoak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren oinarrizko alderdiak. Funtzionario bihurtzea eta funtzionario izateari uztea. Funtzionarioen egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Oinarrizko ordainsariak eta osagarriak.
29. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (2). Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutua garatzen duten erregelamenduak. Lanpostuen sarrera eta hornidura kudeatzeko sistemak. Oporrak, lizentziak eta baimenak. Funtzionario publikoen diziplina araubidea eta bateraezintasun araubidea.
30. gaia.–Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Araubide bereziei buruzko aipamena. Nafarroako administrazio publikoetako mutualitateetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko foru legea: arau orokorrak, kotizazioa eta sistemaren prestazioak.
31. gaia.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea. Legearen xedea eta helburuak. Aplikazio-eremua. Gardentasuna. Publizitate aktiboa. Informazio publikorako eskubidea. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura. Herritarren parte-hartzea eta elkarlana. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari erreklamazioak aurkeztea. Zehapen araubidea. Gardentasunaren Kontseilua: eginkizunak, antolaketa eta funtzionamendua.
32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzeko Foru Legea. Bulegoaren alderdi orokorrak. Eginkizunak. Ikerketa-prozedura. Izapidetze-prozedura. Bulegoaren antolaketa eta funtzionamendua. Zehatzeko ahalmena.
33. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (1). Oinarrizko printzipioak. Legearen egitura eta edukia. Lurralde antolamenduko eta hirigintzako tresnak.
34. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (2). Lurzoru motak eta haien araubide juridikoa. Lurzoruaren balorazioa eta desjabetze araubidea. Planeamendua gauzatzeko tresnak. Lurzoruaren merkatuan gauzatzeko bitartekoak.
35. gaia.–Diru-laguntzei buruzko Foru Legea. Aurrekariak eta legearen aplikazio eremua. Diru-laguntza publikoen kudeaketaren arloko printzipio orokorrak. Diru-laguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak. Diru-laguntzen jarraipena eta kontrola. Diru-laguntzak itzuli beharra. Diru-laguntza publikoak arautzen dituen estatuko legearen aipamen laburra eta haren aplikazioa Nafarroan.
36. gaia.–Datu pertsonalak babestea. Egungo arau-esparrua. Datu pertsonalen babesari buruzko Europako erregelamendua. Definizioak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesaren arloko figura nagusiak. Datuen babeseko ordezkaria. Datuak Babesteko Agentzia.
Laugarren multzoko gaiak.–Finantza, Kontabilitate eta Merkataritza Zuzenbidea.
1. gaia.–Finantza zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Aurrekontu zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan.
2. gaia.–Gastu publikoa: kontzeptua eta Konstituzioko printzipioak. Gastu publikoa egiteko prozedura orokorra eta prozedura bereziak. Ordaintzeko prozedura.
3. gaia.–Kontabilitateko plan orokorra. Kontabilitatearen esparru kontzeptuala, aitortzari eta balorazioari buruzko arauak eta urteko kontuak.
4. gaia.–Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra. Kontabilitate publikoaren esparru kontzeptuala, aitortzari eta balorazioari buruzko arauak, urteko kontuak eta kudeaketa publikoaren gaineko informazioa.
5. gaia.–Kontabilitate publikoaren eta kontabilitate nazionalaren arteko loturak. Kontabilitate doikuntzak nazio kontabilitatearen baldintzetan. Defizita eta gastuen erregela kalkulatzeko gidaliburuak, autonomia erkidegoetara eta toki entitateetara egokituak. Kontabilitate pribatuaren plan orokorra aplikatzen duten enpresa unitateen defizitaren kalkulua kontabilitate nazionalean.
6. gaia.–Kontabilitate analitikoa toki kontabilitatearen ohiko ereduaren instrukzio berrian. Benetako kostua toki kontabilitate publikoaren esparruan.
7. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea (1). Aplikazio eremua eta Ogasun Publikoaren araubidea. Nafarroako aurrekontu orokorrak: prestatzea, eztabaidatzea, onestea eta betetzea. Aurrekontuen egitura eta aldaketak.
8. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea (2). Finantza-eragiketak. Diruzaintza. Kontabilitatea. Erantzukizunak.
9. gaia.–Barne kontrola Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean eta Barneko Kontroleko Erregelamendua onesten duen 31/2010 Foru Dekretuan.
10. gaia.–Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak. Administrazio Publikoaren aurkako delituak: prebarikazioa, agiriak zaintzeko desleialtasuna, sekretuak urratzea, funtzionarioen eroskeria, eragimen-trafikoa, bidegabeko eralgitzea, iruzurrak, legearen aurkako ordainarazpenak, funtzionario publikoei debekaturiko negoziazio eta jarduerak, eta abusuak eginkizunetan aritzean.
11. gaia.–Foru Komunitatearen sektore publikoa: osatzen duten entitaterik garrantzitsuenen deskribapena, tipologia eta definizioa. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa izeneko sozietatea sortzeari buruzko Foru Legea: helburua, esparrua eta edukia.
12. gaia.–Foru Komunitateko finantza jardueraren kanpo kontrola. Nafarroako Kontuen Ganbera: helburua, haren jarduketa arautzen duten printzipioak, haren txostenen eragina eta edukia. Fiskalizatzeko prozedura.
13. gaia.–Kontuen Auzitegiaren kontabilitate arloko jurisdikzioa. Jurisdikzio horren izaera eta ezaugarriak. Kontabilitate arloko erantzukizun kasuak. Erantzukizun mota hori eskatzeko prozedurak. Kontabilitateari buruzko jurisdikzioaren organoak. Nafarroako Kontuen Ganberaren eskumenak kontabilitateari buruzko erantzukizunaren arloan.
14. gaia.–Zerga zuzenbidea kontzeptua eta edukia. Iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: jatorrizko printzipio orokorrak. Tributuen kudeaketa, oinarrizko kontzeptuak eta prozedurak. Diru-bilketa. Tributuen gaineko ikuskapena: planak eta jarduteko prozedurak.
15. gaia.–Tributuak Nafarroan: kontzeptua eta sailkapena. Zergak eta horien motak. Tasak. Prezio publikoak. Kontribuzio bereziak.
16. gaia.–1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmenaren eta Kontzertu Ekonomikoaren arteko aldeak. Nafarroaren eta estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren xedapenak arlo honetan.
17. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa eta haren eguneratzeak. xedapen orokorrak. Tributu harmonizazioa. Tributu moten tratamendua eta araubidea. Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.
18. gaia.–Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua: eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak. Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.
19. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Legea: printzipioak, egitura eta edukia. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal zergak.
20. gaia.–Nafarroako toki entitateen aurrekontua eta gastu publikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta 270/1998 eta 234/2015 foru dekretuetan aurreikusitako araubidea. Toki entitateen diru-sarreren eta gastuen aurrekontu egitura. Aurrekontuaren betearazpena eta likidazioa. Diruzaintza toki entitateetan. Kontrola eta fiskalizazioa. Erantzukizunak.
21. gaia.–Nafarroako toki entitateen kontabilitate araubidea: 272/1998 eta 273/1998 Foru Dekretuak.
22. gaia.–Nafarroako toki sektore publikoa osatzen duten entitateen deskripzioa eta bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak.
23. gaia.–Merkataritza sozietatea: kontzeptua eta motak. Merkataritza-sozietatearen kontratua: oinarrizko elementuak. Eraketaren formalitateak. Erregistroko eskritura eta inskripzioa. Kapital-sozietateen funtsezko ezaugarriak. Estatutu eta egitura mailako aldaketa nagusiak: kapitala handitzea eta gutxitzea, fusioa, eraldaketa eta zatitzea. Sozietateak desegitea, likidatzea eta azkentzea.
24. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontu objektiboa eta subjektiboa. Konkurtsoa deklaratzeko autoa eta haren eraginak. Masa aktiboa eta pasiboa zehaztea. Sailkapena eta ordainketa. Hitzarmena. Bukaera eta kalifikazioa.
25. gaia.–Sozietateen urteko kontuak. Motak, urteko kontuak egitea, egiaztatzea, onestea eta gordetzea. Merkataritzako Erregistroa: inskripzioaren kontzeptua, edukia eta esanahia.
26. gaia.–Sozietate taldeak. Haien araubide juridikoa. Urteko kontu bateratuak formulatzeko arauak esparru publikoan eta pribatuan. Kontu-bateratzearen subjektuak. Kontu bateratuak egiteko betebeharra. Kontu bateratuak egiteko metodoak. Urteko kontu bateratuak.
27. gaia.–Kontuen Auditoretzari buruzko Legea eta haren erregelamendua. Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutua: izaera, antolaketa eta funtzioak.
Iragarkiaren kodea: F1812456
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
