214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 2. aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 13an. Jendaurreko epeetan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 34.736,18 euro.

Diru-laguntza, abeltzaintzako azpiegiturak. 27.263,82 euro.

Goititzea gastuen aurrekontuan.

1 412 692 partida. Inbertsioak abeltzaintzako azpiegituretan. 62.000 euro.

Muetzen, 2018ko urriaren 16an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1812466