214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa, 6. poligonoko 148. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Esteribarko arau subsidiarioetan egiteko aldaketa baten agiria. Ceferina Urmeneta Aguirrek sustatu du aldaketa, 6. poligonoko 148. lurzatiaren 603 metro koadroko azalera, hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzeko. Lurzatiak Ilurdozko hirigunearekin egiten du muga.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan eta, horrek bidalita, 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Esteribarren, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1812285