214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, erdi mailako unibertsitate tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 617/2018 Ebazpenaren bidez, erdi mailako unibertsitate tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. José Andrés Otano Urra jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du aipatu deialdian onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendaren aurka. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 1538/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu zerrenda. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko urriaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1813188